Martxoan zehar emanaldiak eskainiko dituzte Danbolin Musika Eskolako ikasleek

Karkara 2023ko mar. 6a, 11:30
Danbolin Musika Eskolako ikasleak Santa Zezilia egunean. (Aiora LarraƱaga)

Danbolin Musika Eskolako ikasleek hainbat ekitaldi egingo dituzte martxoan, bigarren hiruhilekoari bukaera emateko.

Martxoan musika eta dantza emanaldiez gozatzeko aukera izango dute herritarrek, Danbolin Musika Eskolako ikasleak igoko baitira oholtza gainera. 

EGITARAUA

Martxoak 12, igandea. 17:00etan, Dantza emanaldia, Karela Kiroldegian.

Martxoak 21etik 31era. Musika tresna ikasleen kontzertuak, kultur etxean.

  • Martxoak 21, asteartea: Klarinete eta saxofoiko entzunaldia, 18:30ean.
  • Martxoak 24, ostirala: Flauta eta eskusoinuko entzunaldia, 17:30ean.
  • Martxoak 28, asteartea: Banda txikiaren entzunaldia, 18:30ean.
  • Martxoak 29, asteazkena: Txistuko entzunaldia, 18:00etan.
  • Martxoak 30, osteguna: Biolineko entzunaldia, 17:30ean (Salatxo aretoa).
  • Martxoak 30, osteguna: Tronpetako entzunaldia, 19:00etan.
  • Martxoak 31, ostirala: Pianoko entzunaldia, 17:00etan.

Martxoaren 27tik 30era. 4-5-6 urteko ikasleen kontzertuak, kultur etxean.

  • Martxoak 27, astelehena: 5 urtekoak 17:00etan, eta 4 urtekoak, 18:00etan.
  • Martxoak 28, asteartea: 6 urtekoak 17:00etan.
  • Martxoak 29, asteazkena: 5 urtekoak 17:00etan.
  • Martxoak 30, osteguna: 4 urtekoak 17:00etan.

Martxoaren 31,  ostirala. 19:00etan, bandaren elkartrukea, herriko plazan.

Danbolin Musika Eskolako bandak elkartrukea egingo du Lezoko Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako bandarekin. Martxoaren 26an, igandearekin, 12:30ean bi bandek kontzertua emango dute Lezoko Herri Eskolan eta hilaren 31n, ostiralarekin, Orioko Herriko Plazan elkartuko dira 19:00etan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!