Gaur iluntzean manifestazioa izango da Orion, Orioko Emakumeen Mahaiak deituta

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mar. 8a, 12:48
Martxoak 8ko manifestazioa

19:00etan aterako da manifestazioa herriko plazatik, Denon bizitza erdigunean lelopean.

Gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta iluntzean kaleak hartuko dituzte herritarrek zaintzarako eskubide kolektiboaren alde. Mugimendu feministak zaintza-sistema jarriko du aurten Martxoaren 8ko aldarrikapenen jomugan. Hala, Denon bizitzak erdigunean leloa oinarri hartuta, zaintza eredua eraldatu beharra aldarrikatzeko manifestazioa deitu du Orioko Emakumeen Mahaiak. 19:00etan aterako da plazatik, eta herria zeharkatu ondoren, Pilliku Plazan amaituko da, Emakumeen Etxearen egoitza izango denaren aurrean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!