Arruabarrenak Mediterraneoko Eskubaloi Txapelketa irabazi du

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mar. 8a, 14:02
Libe Arruabarrena Mediterraneoko Txapelketako garaikurrarekin. (Espainiako Eskubaloi Federazioa)

Jubenil mailako emakumezkoen eskubaloi selekzioak finala irabazi zuen larunbatean, Montenegroren aurka.

Pasa den larunbatean jokatu zen,  Greziako Nafplio hirian, Mediterraneoko Eskubaloi Txapelketaren finala, eta Libe Arruabarrena eskubaloi jokalari oriotarrak garaipena lortu zuen, Espainiako Selekzioarekin. Guztira, hamar taldek parte hartu zuten txapelketan: Algeria, Kroazia, Espainia, Grezia, Italia, Kosovoko Eskubaloi Federazioa, Montenegro, Errumania, Tunez eta Turkia.

Arruabarrenaren taldeak maila ona erakutsi zuen txapelketan osoan zehar, partida guztiak irabazita, eta Montenegroren aurkako finalean ere garaipena lortu zuten, norgehiagokan 33-20 emaitzarekin gailenduta.

Orbañanos hirugarren
Maialaren Orbañanos oriotarrak ere torneoa jokatu zuen pasa den asteburuan, Espainiako Junior mailako selekzioarekin. Hamazazpi urteko jokalaria lehen aldiz izan zen deitua Espainiako selekzioarekin, eta Hungariako txapelketa jokatu zuen, Errumania, Alemania eta Hungariaren aurka. Hirugarren postuan sailkatu zen Orbañanosen taldea. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!