Orioko Atletismo Taldeak zilarrezko domina lortu du Euskadiko Trail Txapelketan, taldekako sailkapenean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mar. 10a, 09:20
Orioko Atletismo Taldeak zilarrezko domina eskuratu zuen taldeka Euskadiko Trail Txapelketan, mutilen senior mailako kategorian. (Orioko Atletismo Taldea)

20 urte azpikoen mailan, Xabat Elortza hirugarren postuan sailkatu da, brontzezko domina eskuratuz.

Martxoaren 5ean, Orioko Atletismo Taldea Zumarragan izan zen Euskadiko Trail Txapelketan. 20 urte azpikoen mailan, Xabat Elortzak parte hartu zuen eta hirugarren postua lortu zuen. Podiumera igo ziren hiru korrikalariek leia estua izan zuten azken txanpara arte, eta helmugan 7 segundotan sartu ziren hirurak.

23 urte azpikoen kategorian, berriz, Jon Erkiziak parte hartu zuen, eta lan txukuna egin zuela azaldu dute atletismo taldeko kideek, " izan ere, kontutan izan behar da 12 kilometroko lasterketa oso gogorra izan zela", adierazi dute.

Ondoren, senior mailan, Ainhoa Usandizagak parte hartu zuen. 23 kilometroko lasterketan. eta zazpigarren postua lortu zuen, lasterketa "bikaina" eginez. Era berean, senior mailako mutilen txapelketa ere jokatu zen, eta Orioko taldeko kideek lasterketa "ederra" egin zuten, taldekako sailkapenean zilarra eskuratuz, Goierriren atzetik. Bertan parte hartu zuen Ibai Makazaga izan zen taldeko bizkorrena zazpigarren postua lortuz; Mikel Usandizaga 20. postuan sailkatu zen eta Jon Beldarrain 51. postuan.

Orioko Atletismo Taldeko arduradunek "zorionak" eman dizkiete taldeko kideei egindako lan bikainagatik.

Asteburuan Salamancara
Asteburu honetan, Salamancan (Espainia) jokatuko da 18 urte azpiko Pista estaliko Espaniako txapelketa, eta bertan parte hartuko dute Sunahi Huegunek, 800 metroko lasterketan, eta Martin Iriondok, 1.500 metrotan. Atletismo taldea "zorte ona" opa diete biei: "Gozatu txapelketaz!".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!