Jon Azkue eskubaloi jokalariak Limogesen jokatuko du 2025 urtera arte

Andrea Zipitria 2023ko mar. 13a, 12:51
Jon Azkue partidetako batean. (Argazkia: Bisadoa)

Azken hamar urtetan, Iruneko Bidasoa taldean aritu da oriotarra, eta datorren denboraldian Limoges (Frantzia) taldean jokatuko du. Kontratua 2025era arte sinatu du.

Jon Azkue eskubaloi jokalari oriotarrak Limoges (Frantzia) eskubaloi taldean jokatuko du datorren denboraldian. Frantziako taldeak duela egun batzuk jakinarazi zuen fitxaketa, eta akordioaren arabera, han arituko da 2025era arte erdiko jokalaria.

Iruneko Bidasoa taldean ibili da azken hamar denboralditan, baita emaitza onak lortu ere; guztira 180 partida inguru jokatu ditu eta sartu dituen golak 680 baino gehiago izan dira. Orain, esperientzia berri bat probatzea erabaki du Euskal Herritik kanpo.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!