Q15 Erronka lasterketa solidarioa pasatuko da ostegun eguerdian Oriotik

Erredakzioa 2023ko mar. 14a, 13:59
Bi lagun korrika. (Star Spain)

Star Spain elkarteak antolatu du errelebokako lasterketa, eta Oriotik pasatuko den zatian Ertzaintzako eta Udaltzaingoko kideek parte hartuko dute.

15Q Erronka izeneko lasterketa solidarioa antolatu du polizia erakunde desberdinak biltzen dituen Star Spain elkarteak. 15Q kromosomako alterazio batek eragindako gaitza duten 60 haur daude gaur egun Espainian, eta gaixotasun arraro horren aldeko lasterketa solidarioa egiten ari dira. Helburua da, guztira, 7.000 kilometro osatzea korrika. Martxoaren 4an abiatu ziren, eta hilaren 16an, ostegunarekin, Oriotik pasatuko dira korrikalariak.

Errelebokako lasterketa da, Orioko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, Oriotik pasatuko den taldean Ertzaintzako eta Udaltzaingoko kideek parte hartuko dute. 13:15 aldera iritsiko dira Donostiatik, eta N-634 errepidetik igaroko dute zubia, Zarautz aldera. Hori dela eta, Udalak ohartarazi du balitekeela 13:00etatik 13:30era bitartean zirkulazioan eragina izatea lasterketak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!