'Orioko genealogia feministak' dokumentala aurkeztuko dute ostiralean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mar. 15a, 09:47
'Orioko genealogia feministak' dokumentalaren grabazioa arraunetxen. (Miriam Garcia)

Pertzetik elkarteak ondu du Orioko mugimendu feministaren ibilbidea jasotzen duen dokumentala.

Emakumeen eskubideen aldeko borrokak Orion izan duen ibilbidea jasotzen duen dokumentala aurkeztuko du Pertzetik elkarteak, ostiralean, Etxeluze gaztetxean, Orioko genealogia feministak izenburupean. 18:30ean emango diote hasiera proiekzioari, eta ondoren, solasaldia izango da dokumentaleko protagonistekin.

Aizpea Esnaolak, Miriam Garciak eta Eider Goiburuk ondu dute dokumentala, eta herriko mugimendu feminista osatu duten hiru olatuetako kideek parte hartu dute bertan; hala, lana osatzeko emakumeei binaka elkarrizketak egiteaz gain, belaunaldien arteko elkarrizketak ere jaso dituzte, etorkizuneko helburuez hausnartuz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!