'Orioko Genealogia Feministak' dokumentala aurkeztu zuten atzo, Etxeluze gaztetxean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mar. 18a, 10:52

Proiekzioa eskaini zuten aurrena, eta, ondoren, solasaldia izan zen dokumentalean parte hartu duten hainbat emakumerekin.

Atzo, arratsaldean, Orioko gaztetxea jendez bete zen 'Orioko Genealogia Feministak' dokumentalaren estreinako aurkezpenean. Aurrena, dokumentalaren proiekzioa eskaini zuten, eta ondoren, solasaldia izan zen protagonistekin.

Hala, solasaldiaren lehen zatian, Aizpea Esnaola, Miriam Garcia eta Eider Goiburu egileek dokumentalaren sortze prozesuaren inguruko azalpenak eman zituzten, eta jarraian, dokumentalean parte hartu duten emakumeek hartu zuten hitza. Une hunkigarriak bizi izan ziren ekitaldian zehar, azken 40 urtetan, "emakumeen eskubideen alde eta gizarte parekideagoa sortzeko asmoz" egindako lana aitortu baitzieten elkarri dokumentaleko protagonistek.

Karkara.eus-en solasaldiaren kronika irakurtzeko aukera izango da, asteartetik aurrera.

Argazkiak: Pertzetik elkartea

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!