Erritmo bizi-biziekin ari dira Gipuzkoa Dance Contest txapelketa ospatzen

Urtzi Oteiza-Onintza Lete Arrieta 2023ko mar. 19a, 14:22

Milatik gora dantzari iritsi dira goizean Karela kiroldegira, hip hop doinuekin dantza ikuskizuna eskaintzera. Goizez eta arratsaldez, ehundik gora talde igoko dira oholtzara. Harmailak jendez bete dira goizean, eta giro apartarekin ari dira txapelketa ospatzen.

10:30ean zabaldu dituzte gaur Karela kiroldegiko ateak 700 ikusletik gorarentzat. Sarrera guztiak agortuta hasi da, izan ere, aurtengo Gipuzkoa Dance Contest hip hop txapelketa. Milatik gora dantzarik parte hartuko dute goizez eta arratsaldez, ehundik gora taldetan.

Euskal Herri osotik eta kanpotik etorri dira dantzariak nahiz ikusleak, eta hedabide honen mikrofonoen aurrean jarri dira Leintz-Gatzagako, Donostiako, Durangoko, Iruñeako eta Irungo dantzariak zein horien senitartekoak.

Goiza erritmo bizi-biziekin eta giro paregabearekin hasi dute, eta hala amaitzea espero dute gaur arratsaldean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!