Getariatik Oriora lekualdatuta jokatu dute Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldia

Onintza Lete Arrieta 2023ko mar. 19a, 19:14

Itsaso txarragatik, Getarian jokatzekoa zen jardunaldia Orioko errioan jokatu da. Zarautz Arraun Elkarteak antolatutako lehia izan da gaurkoa, eta kadeteetan Orioko mutilen batelak lortu du garaipena. Senior gizonezkoetan Donostiarra nagusitu da.

Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldia jokatu dute gaur eguerdian Orioko errioan, 12:30ean hasita. Zarautz Arraun Elkarteak antolatutako jardunaldia Getarian ziren jokatzekoak, baina itsaso txarraren ondorioz, Oriora lekualdatu dute estropada eremua.

Infantilak, kadeteak, jubenilak eta seniorrak lehiatu dira, eta garaipenetako bat etxean gelditu da: Orioko kadete mutilena, hain zuzen. Seniorretan, berriz, Donostiarra nagusitu da gizonezkoetan –emakumezkoak ez dira lehiatu–.

Irudietan ikus daitekeenez, oriotarrak ez ezik, lehian ibili dira getariarrak, zarauztarrak eta zumaiarrak ere.

Ikusi hemen emaitza guztiak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!