Gipuzkoako Aulki Mugikorreko bosgarren jardunaldian emaitza bikainak lortu ditu Oriok

Andrea Zipitria 2023ko mar. 20a, 10:24

Orio Arraunketa Elkarteko hamika ontzik lehen postua eskuratu zuten Gipuzkoako Aulki Mugikorreko jardunaldian; hamar ontzik bigarren bukatu zuten, eta podiumeko hirugarren postua hiru ontzik lortu zuten.

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko 5. jardunaldia jokatu da asteburu honetan, Orion. Etxeko uretan ibilita, abantailak zituzten oriotarrek, eta emaitzetan islatu zen hori.

Hain zuzen, Orio Arraunketa Elkarteak 34 ontzi aurkeztu zituen lehiaketara, eta horietatik hamaika ontzik lehen postua lortu zuten; hamar ontzik bigarren egin zuten; podiumeko hirugarren postua hiru ontzik eskuratu zuten. Horrez gain, laugarren, bosgarren eta seigarren postuan geratu ziren aurkeztutako zortzi ontzi.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!