Beste aste betez itxita egongo da N-634 errepidea, Usurbil eta Orio artean

Karkara 2023ko mar. 21a, 09:35

Ostiralera arte, gauero itxiko dute errepidea Usurbildik Txankako errotondaraino, 22:00etatik 06:00ak bitartean. Egunak aurrera egin ahala, moztutako errepide zatia murrizten joango dira. Eremu horretan bizi diren edo lan egiten duten herritarrek gauero lan egiten den punturaino joateko baimena izango dute. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere jabetzako errepideetako txukunketa-lanen barruan, zuhaitzak inausi eta mozteko lanak hasi zituen martxoaren hasieran N-634 errepidearen ertzetan, Usurbildik Txankako errotondarainoko tartean. Orain jakinarazi dutenez, lanek beste astebete iraungo dute.

Hain zuzen, N-634 errepideko galtzada 22:00ak eta 06:00ak artean moztuko dute. Bien bitartean, ordezko bidea AP-8 (Orio-Donostia) errepidea erabili beharko da. Lanak Usurbildik Txankako errotondaraino egingo dituzte, baina egunak aurrera, moztutako errepide zatia murrizten joango dira, ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko.

Eremu horretan bizi diren edo lan egiten duten herritarrek gauero lan egiten den punturaino joateko baimena izango dutela azaldu du Aldundiak.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!