Gaur egingo dute herriko txaranga sortzeko bigarren bilera irekia

Karkara 2023ko mar. 22a, 10:50
Talaimendi txarangaren artxiboko irudia. (Talaimendi Txaranga)

Herriko festa eta ekitaldiak girotuko dituen herriko txaranga sortu nahi du Orioko Udalak.

Orioko Udalak martxoaren 22rako deitu zuen herriko festa eta ekitaldi nagusiak girotuko dituen herriko txaranga sortzeko lehen bilera. Herriko musikari eta musikazaleen iritziak jaso zituen orduan, eta, gaur, bigarren bilera irekia egingo du, proiektuari forma ematen jarraitzeko.

Bilera 19:00etan izango da kultur etxean, eta gaian interesa duten eta egitasmoan laguntzeko prest dauden guztiek parte hartzera gonbidatu dituzte. Gainera, udaletik jakinarazi dute Eibarko Ustekabe txarangako kideek ere parte hartuko dutela bileran, haien esperientzia kontatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!