Bi garaipenekin gainditu du lehenengo jardunaldia OBBk

Karkara 2023ko mar. 23a, 12:43
OBBk Dridma taldearen aurka Mendibeltzen jokatutako jardunaldia. (OBB)

Oriotarrek Dridma izan zuten aurkari. "Talde indartsua" bada ere, garaipen bikoitza lortu zuten oriotarrek. 11-5 bukatu zen lehen partida, 7-3 bigarrena.

Pasa den asteburuan eman zion hasiera, Orioko Bate Bizkorrak taldeak Espainiako Ohorezko Sofbol Ligari. Madrilgo [Espainia] Dridma taldea izan zuten aurkari oriotarrek, denboraldiko lehen jardunaldian. Bertaratu ziren herritarrek "lehia polita" ikusteko aukera izan zuten. Izan ere, aurkari "indartsuak" baziren ere oriotarrek garaipena lortu zuten bi partidetan: markagailuak 11-5 markatu zuen lehen partidan eta bigarrenean, alde gutxiagorekin irabazi zuten oriotarrek, 7-3, hain justu.

Asteburu honetan Orioko Bate Bizkorrak Iruñara joango da, lehen mailara igo berri den Izaga taldearen aurka lehiatzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!