EAJko hautagaiek auzoz auzo ekarpenak jasotzeko asmoa agertu dute

Intza Trula 2023ko mar. 25a, 09:00
Noemi Ostolaza. (Utzitakoa)

Orioko EAJk maiatzeko Udal Hauteskundeetarako prestaketarako herritarren iradokizunak jasoko dituela jakitera eman du.

Orioko EAJko Noemi Ostolaza Arcauz hautagaia eta alderdiko beste hainbat ordezkari herriko auzo ezberdinetara hurbilduko dira ekarpenak jasotzera, alderdiak adierazi duenez. Ostolaza hautagaiak eta EAJko udal taldeak azaldu dute asteak daramatzatela “hainbat erakunderen kezkak eta beharrak entzuten”, eta bilera horiez gain, “entzunaldi prozesua errazagoa eta askotarikoa” izateko, herritarren iradokizunak jasoko dituztela datozen asteetan zehar.

Jarraian adierazitako egun eta gunetan izango dute herritarrek EAJri euren beharrak helarazteko aukera:

  • Martxoak 27, Anibarko Portuan.
  • Apirilak 3, Hondartzan.
  • Apirilak 10, Pilotaria eta Goiko kalean.
  • Apirilak 13, Herriko Plazan.
  • Apirilak 17, Eusko Gudari eta Arrantzale keleetan.
  • Apirilak 20, Diken.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!