Zaragueta Eskolak ipuin-kontaketa saio irekia antolatu du ostiralerako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mar. 27a, 11:34
Ixabel Agirresarobe Azpeitiko Eko Etxean. (Uztarria)

Ixabel Agirresarobe ipuin-kontalariak eskainiko du saioa, 17:00etan hasita, Zaragueta Herri Eskolan.

Zaragueta Herri Eskolak ipuin-kontaketa saioa antolatu du ostiralerako. 4-6 urte bitarteko haurrei dago zuzendua, eta Ixabel Agirresarobek eskainiko du, eskolan bertan. Agirresarobe ezaguna da Zaraguetako ikasleen artean, antzerki eskolak ematen dituelako Lehen Hezkuntzan. Gainera, asteburuan, Urrezko Kalabaza saria jaso du, euskal kontalariek beren ahozkotasunari eta kontalaritzari egindako ekarpenak aitortzen duen Ahoz Aho Jaialdian.

Ipuin-kontaketa emanaldiaren aurretik, 16:00etatik 17:00etara, merienda osasungarria eskainiko dute Zaragueta Eskolan, Aste Osasungarriari amaiera emateko. Eskolako kideek nabarmendu dute saioa irekia izango dela, eta adin tarte horretako herriko haurrak daudela emanaldira gonbidatuta; "aurretik egingo den askaria ere irekia izango da parte hartu nahi duten guztientzat", zehaztu dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!