‘Gure kanoa’ txotxongilo-ikuskizuna eskainiko dute datorren larunbatean, Orioko Kultur Etxean

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko mar. 27a, 12:25
'Gure kanoa' txotxongilo emanaldiko irudia. (Zurrunka Teatroa)

Abba izeneko Senegalgo haurraren istorioa kontatzen du ikuskizunak; honek Maam Kumbaren ahotsa Izaroren herrira eramango du, bi kulturen arteko lotura eginez.

Zurrunka Teatroak Gure kanoa txotxongilo emanaldia eskainiko du apirilaren 1ean, larunbatean, Orioko Kultur Etxean, 17:30ean hasita. Ikuskizunak Senegalgo Abba haurraren istorioa kontatzen du. "Abba Senegalgo arrantzale familia batean jaiotako haur ausart eta xarmagarria da. Arrainen Etxean arrantza egiten jarraitu ahal izateko, ikaragarrizko abentura batean murgilduko da, eta Maam Kumbaren ahotsa Izaroren herrira eramango du, bi kulturen arteko lotura eginez", azaldu du Orioko Udalak bere atari digitalean. Migrazioa, bi hemisferioetako herrialdeen arteko harremana eta ama lurraren zaintza ditu ardatz ikuskizun dibertigarriak.

Hala, ikuskizuna zuzenean ikusi nahi dutenek sarrerak salgai dituzte internetez, bost euroan. Baita, kultur etxean bertan ere.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!