Emakumeen aurkako indarkeria kasuetan jarduteko I. Udal Protokoloa sortuko du Orioko Udalak

Andrea Zipitria 2023ko mar. 28a, 10:04

Indarkeria matxistaren alorrean jarduten duten erakundeak koordinatzeko asmoarekin, landuko dute I. Udal Protokoloa. Guztira, hiru saio jasoko dituzte indarkeria matxista kasuetan esku hartzen duten edo horiek prebenitzeko orduan zeresana duten erakundeetako ordezkariak.

I. Udal Protokoloa lantzen hasi da Orioko Udala, emakumeen aurkako indarkeria kasuetan ordezkari ezberdinak modu bateratu eta koordinatuan jarduteko, eta prebentzio neurriak hartzeko asmoz. Sortzen enpresaren aholkularitzapean, hiru hausnarketa saioa egingo dituzte datozen asteetan, Salatxo aretoan. Atzo egin zuten lehena. Lehen saio horretan, gaur egun indarrean dauden legeak eta berriki indarrean sartu direnak aztertu zituzten, eragile eta zerbitzu bakoitzaren eskumen argitzeko.  Hurrengo bi saioetan ondorengo gaiak jarriko dituzte mahai gainean: 

  • Apirilaren 17an: Indarkeriak ama izateko gaitasunean eta haurrengan duen eragina aztertuko dute, eta amaren esperientzia gutxiesteko erabiltzen diren mekanismoak landuko dituzte.
  • Apirilaren 21ean: Erreparazioaren printzipioari lotuta, tokiko erakundeek egoera horien  aurrean duten ardura eta erantzukizun politiko eta teknikoa aztertuko dituzte. Gainera,  indarkeria matxistaren biktimei eman beharreko erantzun publikoan jarriko dute arreta.

Azaldu gisa, saio horietan, indarkeria matxista kasuetan esku hartzen duten edo horiek prebenitzeko orduan zeresana duten erakundeetako ordezkariak hartuko dute parte. Hain zuzen, Orioko alkateak; Udaleko gizarte zerbitzuetako, kulturako, euskara eta hezkuntzako eta Ahalduntze Eskolako teknikariak; Udaltzaingoko eta Ertzaintzako ordezkari banak; herriko bi ikastetxeetako ordezkariek; eta Osakidetzako arduradunek

 

 

 

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!