Anjel Lertxundi, 111 akademia saria irabazteko bi finalistetako bat da

Andrea Zipitria 2023ko mar. 28a, 10:51

Anjel Lertxundiren 'Desertuan behatxuloa' liburua, Arantxa Urretabizkaiaren 'Azken etxea'  lanarekin lehiatuko da, 2022. urteko 111 Akademia saria lortzeko. Akademiakideek apirilaren 23ra arte dute aukera bozkatzeko, eta irabazlea apirilaren amaieran jakinaraziko dute.

Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa eta Arantxa Urretabizkaren Azken etxea liburuen artean dago 2022. urteko 111 Akademia saria. Erakundetik azaldu dutenez, hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri dute. Izan ere, bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen %40 lortu duen lanik ez da izan, eta, aipatutako bi obrak jaso dituzte boto gehien. Beraz, horiek izan dira finalerako txartela eskuratu duten bi idazleak. 

Gauzak ondo bidean, 111 Akademiak apirilaren amaieran emango du ezagutzera 2022ko 111 Akademia Sariaren irabazlea. Akademiakideek apirilaren 23ra arte izango dute bozkatzeko aukera.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!