Hondakinak bereizteko aukera ematen duten zaborrontziak jarriko dituzte herrigunean

Andrea Zipitria 2023ko api. 1a, 15:00
Multzokatuta jarrik odituzte zaborrontziak. (Orioko Udala)

Errefusa bakarrik jasotzen duten ontzien ordez, hondakinak bereizteko aukera ematen dutenak jarriko ditu Orioko Udalak, datozen asteetan, herrigunean. Alde zaharrekoak aurrerago aldatuko ditu.

Kalean sortutako hondakinak bereiztea eta horien birziklapena sustatzeko helburuarekin, Orioko Udala hondakinak bereizteko aukera ematen duten zakarrontziak jartzen hasi zen pasa den urtean. Lehen fasean, hondartza inguruko eta Abaromendiko zaborrontziak egokitu ziren, eta datozen asteetan, herrigunekoen txanda izango da. Aurrerago, alde zaharrekoak aldatzea aurreikusten du Udalak, hirugarren fase batean.

Gaur egun kalean dauden zaborrontziak ez dira aldatuko, baizik eta egokitu, koloretako tapa berriak jarrita eta launaka multzokatuta.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!