Tomate landareak osasuntsu hazteko aholkuak emango dituzte ostegun honetan Baratze Parkean

Onintza Lete Arrieta 2023ko api. 11a, 12:22
Tomate landare bat.

Furgobaratza egitasmokoek doako tailerra eskainiko diete herritarrei ostegun arratsaldean tomateei buruz.

Ostegun honetan, apirilak 13, tomateei buruzko tailerra eskainiko du Furgobaratza egitasmoak Orioko Baratze Parkean. Tomate osasuntsuak edukitzeko aholkuak emango dituzte adituek, hala nola tomateen artean utzi beharreko distantzia, horien zaintza eta landaketa, eta tratamenduak.

Tailerra doakoa izango da, eta ordu eta erdi iraungo du, 18:00etatik 19:30era.

Kimubat eta Kutxa Fundazioa dira Furgobaratza egitasmoaren bultzatzaileak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!