Balearen Egunaren bueltan ginkana antolatu du Arkupek

Andrea Zipitria 2023ko mai. 4a, 09:32
Balearen Eguna

Herriko dendetan eta tabernetan kontsumitzen duten herritarrak sarituko ditu ekimenak. Sei zigilu lortzen dituztenek, bandera bat eskuratuko dute maiatzaren 14an izango den Balearen Egunean. Halaber, 200 euroko bost bonuen zozketan sartuko dira.

Balearen Eguna izango da maiatzaren 14an, eta horren harira, Arkupe merkatarien eta ostalarien elkarteak merkatarien ginkana antolatu du maiatzaren lehen bi asteotan. Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du ekimenak, eta helburu du herrian kontsumitzea bultzatzea.  

Herriko dendetan eta tabernetan kontsumitzen duten herritarrak sarituko ditu ekimenak. Hain zuzen ere, herriko establezimenduetan kontsumitzen duten herritarrek txartel bat jasoko dute, eta erosketa bakoitzagatik, zigilu bana jarriko diete. Behin sei zigiluak lortuta establezimendu desberdinetan, Balearen Eguneko bandera batengatik trukatu dezakete. Maiatzaren 12an, 18:30etik 20:30era banatuko dira banderak, kultur etxean. Horrez gain, Arkupeko establezimenduetan gastatzeko 200 euroko bost bonu zozketatuko dituzte txartela zigiluz betetzen dutenen artean.

Zozketa publikoa izango da eta aipatu bezala, maiatzaren 12an egingo da, 20:30ean, hain zuzen ere. Oraindik zehazteke dago lekua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!