Udal eta foru hauteskundeak 2023

EH Bilduk udal hauteskundeetako programa aurkeztuko du herritarren aurrean, ostegunean

Andrea Zipitria 2023ko mai. 9a, 11:45

Udal eta foru hauteskundeei begira jarri da Orioko EH Bildu. Ostegunean programa aurkezpena egingo dute kultur etxean. Saioa irekia izango da.

Hauteskundeen atarian, Orioko EH Bilduk datozen lau urtetarako programa aurkeztuko du hilaren 11n, ostegunarekin. "Lau urte hauek gogoz aritu gara lanean eta, pixkana-pixkana, beste Orio bat egiteko bidea egiten hasi gara. Orain, hasitako bideari jarraipena emateko nolako Orio nahi dugun azaldu nahi diegu herritarrei", azaldu du EH Bilduk ohar bitartez.

Arratsaldeko 20:00etan izango da programa aurkezpena. Saioa irekia da eta beraz, oriotar guztiei luzatu diete gonbidapena.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!