Hainbat egokitzapen egingo dira Mutiozabal ontziolaren eraikinean, datozen asteetan

Andrea Zipitria 2023ko mai. 12a, 11:00
Ikasleak Mutiozabak ontziolan. (Onintza Lete)

Datorren ikasturtean ere ikasleekin lanean jarraitu nahi du Mutiozabal ontziolaren proiektua kudeatzen duen Albaola Itsas Kultur Faktoriak. Horregatik, datozen asteetan eraikinari egokitzapen batzuk egingo zaizkio. Udari begira, berriz, haurrentzako tailerrak eta beste hainbat ekitaldi antolatzeko asmoa dute.

Joan den larunbatean egindako botadura-ekitaldiarekin lehen ikasturtea itxi du Mutiozabal ontziolak. Hala, udaletik iragarri dutenez lanean hasi da dagoeneko Mutiozabal ontziolaren proiektua kudeatzen duen Albaola Itsas Kultur Faktoria.

Ikasleekin lanean jarraitzea da asmoa, eta horretarako datozen asteetan egokitzapen batzuk egingo zaizkio ontziolaren eraikinari berari, neguko hilabete hotzetan ikasleek barruan lan egiteko aukera izan dezaten. Nolanahi ere, Albaolak ontziolan lanean jarraituko du lanek irauten duten bitartean, eta udan haurrentzako tailerrak eta beste hainbat ekitaldi antolatuko ditu. Datak zehazteke daude oraindik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!