Udal eta foru hauteskundeak 2023

Noemi Ostolaza eta Anuska Esnal alkategaiak elkarrizketa digitalean izango dira datorren astean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mai. 16a, 14:30
Noemi Ostolaza eta Anuska Esnal.

Dagoeneko bi zerrendaburuei galderak bidaltzeko aukera dute herritarrek.

Datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako kanpaina pil-pilean da, eta azken txanpan, alkategaiekin elkarrizketa digitalak antolatu ditu Karkara.eus-ek. Hain zuzen ere, Orioko EAJren zerrendaburu Noemi Ostolazari eta EH Bilduren zerrendaburu Anuska Esnali elkarrizketa on line-an egiteko aukera izango dute oriotarrek datorren astean.

Noemi Ostolaza izango da herritarren galderak erantzuten aurrena; EAJren zerrendaburua asteazkenean, hilaren 24ean, izango da Karkararen erredakzioan, 16:00etatik aurrera. Anuska Esnal, berriz, ostegunean izango da Karkararen egoitzan herritarrek bidalitako galderak erantzuten; Esnal 11:00etan hasiko da elkarrizketa digitala egiten.

Dagoeneko bi zerrendaburuei galderak bidaltzeko aukera dute herritarrek: Ostolazari galderak bidaltzeko egin klik honako lotura honetan, eta Esnali bidaltzeko, aldiz, honako honetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!