Herrio Natur Taldeak landare inbaditzaileak kentzeko topaketa antolatu du

Andrea Zipitria 2023ko mai. 16a, 10:25
Orioko kirol portua. (Orioko Udala)

Orioko kirol-portuaren alboko duna-eremuko landare inbaditzaileak kenduko dituzte. Igandean jarri dute hitzordua, 10:30ean. 

Maiatzaren 21ean, igandearekin, Orioko kirol-portuaren alboko duna-eremuko landare inbaditzaileak erauzteko deialdia egin du Herrio Natur Taldeak. 10:30ean jarri dute hitzordua, kanpinaren sarreran, eta laguntzeko prest dauden herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte ekimenean parte hartzera.

Lorezaintzako eskularruak eramateko eta bizikletaz gerturatzeko gomendioa egin dute.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!