Bihar elkartuko da Orioko kultur mahaia

19:30ean kultur etxean jarri du hitzordua Orioko Udalak. Interesa duen oro gonbidatu du bertaratzera.

Orioko Udalak kultur mahaiaren bilera deitu du bihar arratsalderako. 19:30ean jarri du hitzordua kultur etxean, eta jakinarazi dutenez bilera irekia izango da herritar ororentzat. Hala, mahaiko kideez gain, interesa duten norbanako eta eragile guztiak ere animatu ditu saiora.

Hauek izango dira bertan landuko diren gaiak:

  • Kultur agenda.
  • Mahaiko kideak elkarrekin komunikatzeko sistemen proposamena.
  • Kultur jardueren datu ekonomikoak.
  • Zalantzak eta bestelakoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!