Festa batzordea bihar bilduko da

Andrea Zipitria 2023ko mai. 23a, 09:30

Astebete atzeratu da bilera; bihar egingo dute, kultur etxean. Norbanako eta eragile guztiei zabaldutako saioa izango da.

Udalak joan zen asterako deitu zuen festa batzordeko bilera astebete atzeratu da, eta asteazken honetan izango da. Kultur etxean jarri dute hitzordua, 19:30ean elkartuko dira. Interesa duten norbanako eta eragile guztiei zabaldutako saioa izango da.

Hauek izango dira bertan landuko diren gaiak:

  • Kultur agenda.
  • Mahaiko kideak elkarrekin komunikatzeko sistemen proposamena.
  • Kultur jardueren datu ekonomikoak.
  • Zalantzak eta bestelakoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!