Udal eta foru hauteskundeak 2023

Noemi Ostolazak bihar erantzungo ditu herritarren galderak

Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 09:00
Noemi Ostolaza EAJren Orioko alkategaia.

Orioko EAJren alkategaia 16:00etan hasiko da herritarrek egindako galderak erantzuten KARKARAren bulegoan, eta herritarrek oraindik badute aukera galderak bidaltzeko elkarrizketa digitalerako.

Datorren igandean, maiatzaren 28an, udal hauteskundeak izango dira, eta azken aste honetarako alkategaiekin elkarrizketa digitalak antolatu ditu Urolako Komunikazio Taldeak tokiko hedabideetan. Orion EAJren zerrendaburu Noemi Ostolaza aurkeztu da prest elkarrizketa online egiteko. Hasiera batean, Anuska Esnal EH Bilduko zerrendaburua ere elkarrizketa online egitekoa zen, baina PSE-EEko alkategai Ana Priede mahai-inguruan parte hartzeko gai ez zela jakinarazi zuenean, Esnalek ere Priederekin bat egitea erabaki zuen. Honakoa jakinarazi zuen EH Bilduk ohar bidez: "Argi daukagu elkar zaintzeko garaia dela, eta erabaki dugu Anarekin bat egin eta Karkarak hauteskundeetarako antolatuta zituen saioetan parte ez hartzea, ez mahai inguruan, ezta elkarrizketa digitalean ere".

Noemi Ostolaza bihar, asteazkena, 16:00etan hasiko da herritarren galderak erantzuten KARKARAren bulegoan, eta herritarrek oraindik badute aukera galderak bidaltzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!