Udalak lau urteko hitzarmenak sinatu ditu Errikotxia bertsozale elkartearekin eta Ostargi aisialdi elkartearekin

Andrea Zipitria 2023ko mai. 24a, 09:15

Urteroko jarduna aurrera eraman ahal izateko eta herriko aisialdi eta kultur eskaintza zabaltzeko, udalarekin hitzarmena sinatu dute Errikotxia bertsozale elkarteak eta Ostargi aisialdi elkarteak. Lau urteko iraupena edukiko dute hitzarmenek. 

Errikotxia bertsozale elkarteak eta Ostargi aisialdi elkarteak hitzarmena sinatu dute udalarekin. Hain zuzen ere, launa urteko iraupena izango dute hitzarmenek. Sinduraren helburua da horien urteroko jarduna aurrera eramatea, eta kultur eskaintza zabaltzea.

Jardun horrek segida izan dezan, Errikotxia elkarteko presidente Rosi Lazkano Larrañagak sinatu du hitzarmena udalean. Ostargiren izenean, berriz, Marian Lazkano Larrañaga presidenteak sinatu du.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!