Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du bihar

Andrea Zipitria 2023ko mai. 24a, 09:30
Maiatzeko ezohiko udalbatzarra.

Udaletxeko udalbatzarrean egingo dute bilkura, 19:30ean hasita.

GAI ZERRENDA:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, akta hauen zirriborroak: 2021eko apirilaren 29ko, maiatzaren 27ko, ekainaren 24ko, uztailaren 29ko, irailaren 30eko, urriaren 28ko, azaroaren 25eko eta abenduaren 30eko eta 2023ko urtarrilaren 26ko eta otsailaren 23ko ohiko bilkuretakoak; 2021eko azaroaren 18ko eta 2023ko martxoaren 29ko ezohiko bilkuretakoak; eta 2023ko maiatzaren 8ko ezohiko bilkura urgentekoa.

2.- 2023ko udal-aurrekontuaren lehenengo hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.

3.- 2023ko lehenengo hiruhilekoari dagokion ordaintzeko batez besteko epearen berri ematea.

4.- 2019, 2020, 2021 eta 2022ko ekitaldi ekonomikoetako aurrekontu propioen likidazioak (2019-2023 udal-agintaldikoak) onartzen dituzten alkate-dekretuen berri ematea.

5.- Behin betikoz onartzea, egoki bada, 2022ko udal-aurrekontuaren kontu orokorra.

6.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!