Spartan zirkuituak haur eta helduak bildu zituen asteartean

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko mai. 25a, 08:56

Gustura ibili ziren haurrak eta gurasoak zirkuituan zehar zeuden oztopoak gainditzen. Gaurko orientazio proba antolatu du Talai Mendi elkarteak herrian barrena, Gipuzkoako Orientazio Taldearen eskutik.

Talai Mendi Elkarteak larunbatean eman zion hasiera Kukuarri Asteari, eta astean zehar mendiarekin eta eskaladarekin lotutako hainbat jarduera egiten ari dira. Astelehenean, esaterako, slackline saioa egin zuten eta asteartean, berriz, Spartan zirkuitua izan zen Tirolinako parkean. Bi saioetara haur eta guraso asko bertaratu ziren eta giro «ederra» izan zen. Gaurko, bestalde, orientazio proba antolatu dute herrian barrena, Gipuzkoako Orientazio Taldearen eskutik.

Argazkiak: Talai Mendi elkartea

Erlazionatuak

Iristear dira Talaimendi Trail eta Kukuarri Astea

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023 mai 15 Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!