Katuen aldeko elkarteentzako dirulaguntza deialdia zabaldu du udalak

Andrea Zipitria 2023ko mai. 25a, 09:09
Katu Alai elkartea. (Andrea Zipitria)

Udalak dirulaguntza deialdia egin du, Orioko kaleko katuen kontrola eramaten laguntzeko. Ekainaren 1a arte izango da aukera eskaera egiteko.

Orioko Udalak dirulaguntza deialdia egin du, Orioko kaleko katuen kontrola eramaten laguntzeko. Irabazi asmorik gabeko elkarteek eskatu dezakete dirulaguntza. Helburu hauek betetzeko eskatu ahal izango da dirulaguntza: batetik, kaleko katuak jaso, zikiratu eta berriz kalean uzteko proiektuak gauzatzeko eta, bestetik, katuei jaten emateko eta zikiratzeko gastuak estaltzen laguntzeko.

Eskaera egiteko azken eguna ekainaren 1a izango da eta deialdiaren oinarriak hemen kontsultatu daitezke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!