Eliseo Zelaietako Okestraren kontzertura joateko, doako autobusa izango dute oriotarrek

Andrea Zipitria 2023ko mai. 25a, 15:00
Eliseo Zelaietako Orkestra (Kursaal)

Philippe Herreweghe zuzendari belgikarrak gidatuta Eliseo Zelaietako Orkestra orkestra frantziarrak kontzertua emango du Kursaal auditorioan ekainaren 1ean, ostegunarekin.  Saiora joateko doako autobusa izango dute oriotarrek. Gaur izango da autobusean izena emateko azken eguna.

Eliseo Zelaietako Orkestra orkestra frantziarrak (Orchestre des Champs-Élysées) kontzertua emango du Kursaal auditorioan ekainaren 1ean, ostegunarekin, eta saiora joan nahi duten oriotarrek doan izango dute autobusa, izena ematen badute. Gaur izango da horretarako azken eguna.

Autobuseko tokia erreserbatzeko, orioturismo@gmail.com helbidera idatzi daiteke edo 943 83 55 65 telefonora deitu. Gutxienez 15 pertsonako taldea osatu beharko da. Hala ez bada, eskaintza bertan behera geratuko da. 

Ikuskizunerako sarrerari dagokionez, bakoitzak bere kasa erosi behar du Kursaalaren webgunean.

Langabetuak eta gazteak

Langabetuek eta 30 urtetik beherakoek hiru euroan erosi ditzakete sarrerak. Horretarako, sarrera erreserbatu behar dute 943 83 55 65 telefonora deituta. Behin erreserba eginda, kontzertuaren egunean, Kursaaleko leihatilara jo behar dute eta adina (Ordu Gaztea) edo lan- egoera (langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu. Lekua leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!