Orioko Udalak egokitzapenak egingo ditu datozen egunetan hondartzako tabernetan

Andrea Zipitria 2023ko mai. 26a, 09:15
Aste honetan hasi dira egokitzapen lanak egiten. (Orioko Udala)

Aste honetan hasi dira Orioko Barra, Mola Mola eta Balea establezimenduetako egokitzapenak egiten. Lehen fasean, teilatuak berrituko dira eta plaka fotovoltaikoak jarri. Behin uda pasata, beste lan batzuk egingo dira: terrazako lurra aldatu, komunen irisgarritasuna bermatu, sotoetako hezetasunak konpondu eta aldagelak berritu.

Orioko Udalak egokitzapenak egingo ditu Antilla hondartzan kontzesioan dituen ostalaritzako hiru tabernetan. Orioko Barra, Mola Mola eta Balea establezimenduetan, hain justu ere. 

Lanen helburua da eraikinen isolamendua hobetzea eta autokontsumorako energia ekoiztea. Horretarako, aste honetan bertan hasi dituzte lanak, eta lehen fasean, teilatuak berrituko dira eta plaka fotovoltaikoak jarri. Aurrerago, behin udako denboraldia amaituta, beste lan batzuk egingo ditu: terrazetako lurra aldatu, komunen irisgarritasuna bermatu, sotoetako hezetasunak konpondu eta aldagelak berritu.

Lanak Unebide enpresak egingo ditu, eta 230.480 euroko kostua izango dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!