San Martin ermitarako bidea egokitzeko lanak hasi ditu udalak

Andrea Zipitria 2023ko eka. 1a, 09:40
San Martin ermitaren ingurua. (Orioko Udala)

Ur beltzak jasotzeko kanalizazioa egingo da, herriko sarearekin lotzeko; gas naturaleko hodiak sartuko dira; eta airetik doazen kableak (telefoniakoak eta argindarrarenak) lur azpitik eramango dira. Lanak hiru fasetan egitea aurreikusten du udalak, eta lehenengoan Lizargatetik Aldape-Arteta baserrira bitarteko zatia egingo da. 435.000 euroko kostua izango dute lanek (BEZik gabe).

Hasi ditu udalak San Martin ermitarako bidea egokitzeko lanak. Orain arte inguru horretako etxebizitzak ez zeuden lotuta herriko saneamendu sare orokorrarekin, eta lan hauen bidez, aukera hori emango zaie bizilagunei. Horretarako, egingo diren lanak izango dira: ur beltzak jasotzeko kanalizazioa egingo da, herriko sarearekin lotzeko; gas naturaleko hodiak sartuko dira; eta airetik doazen kableak (telefoniakoak eta argindarrarenak) lur azpitik eramango dira.

Aste honetan bertan hasi dituzten lanak, hiru fasetan egingo dira. Lehen faseko lanak abuzturako bukatzea aurreikusten du udalak. Fase honetan, Lizargatetik Aldape-Arteta baserrira bitarteko zatia egingo da. Kanalizazio-lanak bukatu ondoren, berriz, bidea asfaltatu egingo da.

Errepidea itxita, ibilgailuentzat

Obrak egiten diren bitartean, bermatuta izango da oinezkoen pasaera, baina errepidea erabat itxita egongo da ibilgailuentzat, bertakoentzat izan ezik. Gainerako ibilgailuek, berriz, Txanka-hondartzatik barrena egin beharko dituzte joan-etorriak.

Lanak Eregi enpresari adjudikatu zaizkio eta 435.000 euroko kostua izango dute (BEZik gabe).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!