'Elikadura klimaterio garaian' hitzaldia bihar izango da

Andrea Zipitria 2023ko mai. 31a, 13:53

Ahalduntze eskolak antolatu duen klimaterio zikloaren baitan izango da hitzaldia. Salatxo aretoan jarri dute hitzordua, eta Libe Garmendiak dietistak gidatuko du saioa.

Klimaterio zikloa antolatu du Orioko Ahalduntze Eskolak, eta horren baitan, klimaterioa hizpide izango duen hitzaldi bat izango da bihar, Salatxo aretoan, 18:00etan. Elikadura klimaterio garaian izenburupean aurkeztu dute, eta Libe Garmendia dietistak eskainiko du.

Hitzaldian klimaterioa osatzen duten "alderdi ezberdinak ezagutzeko" balioko du, eta klimaterio garaian zein elikadura ohitura jarraitzea komeni den ere jakinaraziko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!