Udaltzaingoaren autoak desfibriladore bat eramango du aldiro

Andrea Zipitria 2023ko eka. 4a, 09:22

Larrialdi egoeretan erantzun azkarragoa eman ahal izateko, herriko bederatzigarren desfibriladorea udaltzaingoak eramango du autoan. 

Udalak hala erabakita, aurrerantzean desfibriladore bat eramango du aldiro udaltzaingoaren autoak, larrialdi egoeretan erantzun azkarrago bat eman ahal izateko. Hala, guztira bederatzi desfibriladore izango dira herrian.

Orain arte honako toki hauetan zeuden instalatuta: Zaragueta eskolan, ikastolan, futbol zelaian, zaharren babeslekuan, kanpinean, arraunetxen, kiroldegian eta Portu Zuzendaritzak jarritakoa, kirol portuan. Horiei guztiei bat gehituko zaie: udaltzaingoak autoan eramango duena.

Edozeinek erabiltzeko prestatuta

Desfibriladorea edozeinek balia dezake, prestakuntza egokia jasoz gero. Gainera, larrialdi batean, erabiltzeko prestakuntza jaso duen inor inguruan ez badago, gaur egungo desfibriladoreek aukera ematen dute mediku baten urrutiko laguntza jasotzeko. Hartara, medikuak gidatuko du erabiltzailea, desfibriladorea egoki erabil dezan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!