San Antonio Eguneko bazkarirako izen ematea zabaldu du Orioko Kofradiak

Andrea Zipitria 2023ko eka. 5a, 09:30

Interesa duten jubilatuek, gaur edo ostiralean pasa beharko dute kofradiatik izena ematera. 

Hilaren 13an izango den San Antonio egunerako bazkaria antolatu du Orioko Kofradiak. Urtero lez, 12:00etan meza izango da elizan, eta ondoren, jubilatuentzako bazkaria, 14:00etan, Altxerrin. Ordu laurden lehenago aterako da bazkaltzera joateko autobusa, 13:45etan, Arkaitz tabernaren paretik.

Bazkarian izena emateko, kofradiara (Anbulategi azpira) bertaratu behar da, gaur edo ostiralean. 8:30-13:00 ordutegiarekin egongo da irekita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!