Erdi mailako kultura eta festetako teknkariaren plaza betetzeko hautagaien behin-behineko zerrenda ikusgai dago

Andrea Zipitria 2023ko eka. 3a, 15:30

98 curriculum jaso ditu udalak, eta horietatik 14 hautagaiek egiaztatu dute euskarazko nahitaezko profila dutela. Hori dela eta, horiek dira zerrendan lehenak. Hautagaiek ekainaren 7ra arte izango dute aukera alegazioak aurkezteko. 

Erdi mailako kultura eta festetako teknikaria ordezkatzeko hautaketa-prozesua jarri du martxan Orioko Udalak. Maiatzean Lanbiden kaleratu zen deialdia, eta interesdunek ekainaren 1era arte izan dute aukera izena emateko. Behin egun hori igarota, udalak behin-behinekoen zerrenda eman du jakitera. Hemen dago ikusgai.

Udaletik azaldu dutenez, 98 curriculum jaso dituzte guztira. Horietatik 35ek lortu dute gutxieneko puntuazioa, eta 14 hautagaik baino ez dute egiaztatu euskarazko nahitaezko profila (C2). Horregatik, horiek dira zerrendan lehenak. Nolanahi ere, oinarrietan jasotakoaren arabera, hautagai horiek uko egiten badiote lanpostua betetzeari, gainerako hautagaien hurrenkera hartuko da kontuan.

Interesatuek hiru eguneko epea dute behin-behineko zerrendari alegazioak aurkezteko; hau da, ekainaren 7ra arte aurkeztu ditzakete.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!