Jon Azkuek azken partida jokatu du Bidasoa taldearekin

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko eka. 4a, 14:24
Jon Azkuek atzo jokatu zuen azken partida Bidasoa taldearekin. (Bidasoa taldea)

Datorren denboraldian Frantziako Limoges taldean arituko da eskubaloi jokalari oriotarra.

Jon Azkue eskubaloi jokalari oriotarrak atzo jokatu zuen azken partida Bidasoa taldearekin. 2022ko abenduan jakinarazi zuen 11 urtez Bidasoan jokatu ondoren denboraldi amaieran taldea uztea erabaki zuela, "erronka" berriak sortu zitzaizkiolako eta atzerriko liga batean aritzeko "esperientzia" bizi nahi zuelako. Martxoan jakin zen Limoges (Frantzia) taldean jokatuko duela datorren denboraldian; kontratua 2025era arte sinatu du oriotarrak.

Artalekun, atzo, Bidasoak AX Puente Genil taldearen aurka partida jokatu zuen, eta txalo zaparrada artean agurtu zuten zaleek Azkue.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!