Nadeth Agirre: "Denboraldiko aurreneko estropada izango da, eta ikasteko balioko digu"

Onintza Lete Arrieta 2023ko eka. 4a, 19:00
Nadeth Agirre Orio Arraunketa Elkarteko patroia, artxiboko irudian.

Gaur jokatuko den Gipuzkoako Traineru Txapelketaren harira balorazioa egin du Orio Arraunketa Elkarteko patroiak.

Gaur jokatu da Gipuzkoako Traineru Txapelketa Zarautzen, eta Orioko emakumezkoak bigarren sailkatu dira, Donostiarra taldetik bi segundo eta erdi eskasera. Nadeth Agirre oriotarren patroiak estropadaren balorazioa egin dio hedabide honi, eta azpimarratu du gaurko saioak "ikasteko" balioko diola taldeari:  "Kanpoko luzea oso gustura egin dugu, baina gero bukatzeko presa sartu zaigu. Denboraldiko aurreneko estropada izan da, eta ikasteko balioko digula uste dut", azaldu du.

Galtzeko denborarik ez du taldeak, datorren asteburuan Euskadiko Txapelketa jokatuko dutelako: "Orain Euskadiko Txapelketan pentsatu behar dugu, baita laster hasiko den ligan ere, beste taldeak gerra emateko prest egongo direlako", nabarmendu du Orio Arraunketa Elkarteko patroiak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!