Boluntariotza lanak ezagutzeko hitzaldia izango da ostegunean

Andrea Zipitria 2023ko eka. 5a, 14:00

Boluntario lanak nolakoak diren azalduko da ostegunean kultur etxean izango den hitzaldian. Ostiralean, berriz, Orioko Caritasek janari bilketa egingo du herriko plazan. 

Boluntario gisa aritu diren Orioko eta inguruko herrietako hainbat lagunek boluntariotzari buruzko hitzaldia antolatu dute ekainaren 8an, ostegunarekin. 

Kultur etxean izango da hitzaldia, 19:00etan hasita, eta bertan boluntario lanak nolakoak diren azalduko da. Guztira, sei elkartek hartuko dute parte. 

Hauek izango dira hizlariak:

  • Joxe Mari Lizaso eta Izaskun Maiz (Caritas)
  • Ana Belen Juaristi (Orizarautz)
  • Lamat Ali, Rafaa Ali eta Fatimetou Ahmed (Sahara)
  • Nerea Lopetegi (Afrikan Kooperatzen)
  • Ainara Zamakola (Giving Smiles proiektua)
  • Amagoia Iribar eta Ane Garcia (Mukwano Lagun)

Janari-bilketa
Ekainaren 9, ostiralarekin, berriz, beharrean dauden familientzako janaria biltzeko gune bat jarriko du Orioko Caritasek herriko plazan, 17:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek azaldu dutenez, esnea eta olioa dira gehien behar diren elikagaiak, eta ondoren, arroza, lentejak, arrain–kontserbak eta txokolatea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!