DBHko ikasleek landare inbaditzaileak erauziko dituzte datozen hiru egunetan

Andrea Zipitria 2023ko eka. 12a, 13:00
Herrio natur taldea, landare inbdaitzaileak kentzen. (Herrio)

Bihartik hasi eta ostegunera arte Orioko bi ikastetxeetako DBHko ikasleek, kirol portuaren ondoan dagoen duna eremuko landare inbaditzaileak kenduko dituzte.

Bihar hasi eta osteguna bitarte, Orioko bi ikastetxeetako DBHko ikasleek, kirol portuaren ondoan dagoen duna eremuko landare inbaditzaileak erauziko dituzte. Orioko Udala arduratuko da beharrezko baliabideak eskaintzeaz, eta eskola orduetan arituko dira, goiz bakoitzean talde bat. Udaletik azaldu dutenez, inguruko aparkaleku batzuk okupatuko ditu udalak egun horietan, edukiontziak eta jartzeko.

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!