Piraten Danborradarako entseguak astelehenen hasiko dituzte

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ira. 3a, 09:00
2018ko Piraten Danborrada. (Karkara)

10. Gazte Festak ospatuko dituzte irailaren laugarren asteburuan Orion, eta irailaren 22an, gauean, Piraten Danborradak zeharkatuko du herria.

Iraileko laugarren asteburuan ospatuko dituzte Gazte Festak Orion,  eta 10. urteurrenaren bueltan Piraten Danborrada antolatzen ari dira Etxeluze Gaztetxeko kideak. Danborrada irailaren 22an egingo dute, eta 22:30ean abiatuko da gaztetxetik herria zeharkatzeko. Hala, bertan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Kolon Txikin, Errustan eta K2n. Horrez gain, entseguetan bertan ere izango da horretarako aukera eta  inskribatzeko azken eguna irailaren 15a izango da.

Astelehenean egingo dute lehen entsegua Etxeluze Gaztetxean 19:30ean hasita, eta zehaztu dute zein izango diren entsegu egunak: Irailaren 4a, 7a, 13a, 15a, 19a eta 21a. Irailaren 22ko danborradan parte hartzeko gutxienez hiru entsegutan parte hartu behar dela zehaztu dute antolatzaileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!