Ana Priede izango da foru aldundiko Lankidetza zuzendaria

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko ira. 6a, 11:37
Ana Priede. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Aurreko bi agintaldietan Orioko Udalean PSE-EEko bozeramailea izan da Priede eta aurrerantzean "lankidetza deszentralizatua" deritzonean jardungo da foru aldundian, arlo horretan diharduten gizarte eragileekin, gobernuz kanpoko erakundeekin, kultura erakundeekin eta bestelakoekin elkarlanean.

Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak agerraldia egin zuen atzo goizean, Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak ikasturte politikoaren hasieran egindako lehen bileraren ostean, eta bertan jakinarazi zituen izendapen berriak. Horren harira, jakinarazi zuen Ana Priede izango dela foru aldunduko Lankidetza zuzendaria.

Aurreko bi agintaldietan Orioko Udalean PSE-EEko bozeramailea izan da Priede, eta Mendozak nabarmendu zuen "ibilbide profesional eta politiko zabala" duela. Aurrerantzean, Gipuzkoako Foru Aldundian "lankidetza deszentralizatua" deritzonean jardungo da, horretan diharduten gizarte eragileekin, gobernuz kanpoko erakundeekin, kultura erakundeekin eta bestelakoekin elkarlanean. Izendapen honekin batera, garapenerako lankidetzan jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi izan du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!