Euskaltegian izena emateko epea zabalik dago irailaren 21era arte

Andrea Zipitria 2023ko ira. 7a, 08:45
Orioko Euskaltegia.

Herritarren beharretara egokitzen den metodologia lantzen dute euskaltegian, aurrez aurreko eskolak, autoikaskuntza, mintzapraktika edota online eskolak eskainiz. 100 euroko prezioa izango dute ikastaroek, herrian erroldatuta dauden herritarrentzat.

Orioko Euskaltegian 2023-2024 ikasturtean izena emateko epea zabalik da irailaren 21era arte, eta ikasleen mailaren arabera osatuko dira taldeak, AEKk kudeatzen duen euskaltegian.

Izena emateko, euskaltegiaren egoitzara joan daiteke –KTA eraikinean–, honako ordutegian: astelehen eta asteazkenetan, 16:30etik 19:30era eta astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 13:30era. Telefonoz ere egin daiteke inskripzioa, AEKren zenbaki honetara deituta: 670 42 00 25. Edota posta elektronikoz, orio@aek.eus helbidera idatzita.

Herritarren beharretara egokitzen den metodologia lantzen dute, aurrez aurreko eskolak, autoikaskuntza, mintzapraktika edota online eskolak eskainiz.

Matrikulazioari dagokionean, ikasturteko prezioa ehun eurokoa da Orion erroldatuta dauden herritarrentzat.

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!