Kontxako arraun afizioaren inguruko argazki erakusketa zabaldu dute Salatxon

Andrea Zipitria 2023ko ira. 8a, 09:00
Kontxako arraun afizioaren inguruko argazki erakusketa.

Kontxako banderaren bueltan biltzen den arraun afizioaren inguruko argazkiak, irailaren amaiera arte ikusi ahal izango dira, Salatxo tabernan.

Kontxako Bandera jokatuko da igandean Donostian. Bertan izango dira Orioko gizonezko eta emakumezkoen traineruak, eta hori aitzakia hartuta, Kontxako Banderaren bueltan biltzen den Orioko arraun afizioaren inguruko argazki erakusketa osatu dute Salatxo aretoan. Bertan Oriok Kontxako Banderan lortutako hainbat lorpen daude ikusgai, baita pandemia garaiak utzitako hainbat irudi.

Argazki erakusketa ikusgai izango da hilaren amaiera arte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!