'Samba Badago', Etxeluzeko zelaian

Intza Trula 2023ko ira. 11a, 14:59
Etxeluze Gaztetxea.

Etxeluze Gaztetxeak antolatuta Samba, Reggae eta Bossa Nova arratsaldea antolatu dute larunbat honetarako. Etxeluzeko zelaian egingo dute, 19:00etan.

Samba, Reggae eta Bossa Nova arratsaldeaz gozatzeko aukera izango dute aste honetan Orioko Etxeluzeko zelaian. Etxeluze Gaztetxeak antolatu du 'Samba Badago' saioa, eta herritarrek musikaz betetako arratsaldea pasatzeko aukera izango dute bertan.

Etxeluzeko zelaian izango da saioa, larunbatean, 19:00etan. Sarrerak hiru euro balioko ditu, eta eguraldi txarra egingo balu, barruan egingo lukete. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!