Behoria Garbia egitasmoa bueltan da

Intza Trula 2023ko ira. 11a, 15:37
Pasa den urteko Behoria Garbia egitasmoaren irudia. (Artxibokoa)

Ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatzea helburu duen Behoria Garbia egitasmoaren bigarren edizioa egingo dute datorren astean. Hori dela eta, urriaren 21ean kayaketan Oriaren jaitsiera egingo dute, bidean aurkitzen duten zaborra jasoz.

Behoria Garbia egitasmoaren bitartez naturarekiko jasangarritasuna sustatzen du Begi Bistan enpresak, eta egitasmoaren bigarren edizioa antolatu dute urriaren 21erako. 

Ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatzeko asmoz, kayaketan Oriaren jaitsiera egingo dute egitasmora batzen diren parte hartzaileek, eta bidaia baliatuko dute bidean aurkitzen duten zaborra jasotzeko.

Horrez gain, adin guztietarako jolasak ere antolatu dituzte, eta egunaren amaieran, bertaratu direnen konpromisoa sarituko dute. Behoria Garbiaren ordutegiak ikusi eta izena eman daiteke ondorengo lotura honetan. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!